• Aramaioko Udala
  • Aramaion bizi
  • Aramaio ezagutu

Ibarra

Aramaioko Haranaren erdian, 301 metroko altitudean dago hiriburua -Ibarra-, Aramaio ibaiak bustia. Kale nagusia Udaletxeko plazara iristen da, eta San Sebastian edo Sastiña ermita eta Vicente Goikoetxea musikari ospetsuaren Etxea ikus daitezke hartan.

Udaletxea harlanduz egina da (1742), 5 arku ditu fatxadan, eta kanpai-horma dorrexka. Espetxe eta alondegi gisa erabili zen, eta 1.872. urtean “Santa Kruz Apaiza” gerrilari karlistak bertatik ihes egin zuen hil behar zuten egunaren aurreko gauean.

Datu interesgarriak Ibarrak bere baitan du Arraga, Eguzkierripa, Errotabarri, Ibarra eta Zalgo auzuneak.

San Martin parroki elizak kanpandorreak ditu fatxadaren aldeetan, oin oktogonala du eta ez du erretaula nagusirik, eliz atariak harlanduzko zutabeak ditu. Manuel Zugazaren (1954) pinturak ikus daitezke bertan, San Martinen bizitzarekin loturiko gaiekin. Aramaioko Kondeak (Alonso Idiakez de Butron) emana da sagrarioa (1609). Alboetako aldareetan Sortze Garbia, San Jose, Errosarioko Ama, Ama Birjina Doloreetakoa, Pietatea hilobiarekin eta Karmengo Ama Birjina ikus daitezke, marmolezko zutabe nabarrez osaturiko arkuaren azpian guztiak ere.

Aipatzekoak dira, Santa Ana (XVI. mendea), San Andres edo San Roke (Goikoerrota baserritik gertu), Ibabeko Andramari, 1707. urtean berritu zuten hura eta Kofradeen jaia ospatzen da gaur egun, eta San Sebastian (edo Sastiña) ermitak. Aramaioko Haraneko dokumentuak gordetzen zituen burdinazko hobi bat kontserbatu da azken horretan.

Hemen sortu ziren Pedro Ignacio Barrutia Basagoitia (1682-1759) («Gabonetako Ikuskizuna» Eguberriekin loturiko euskarazko lehen antzerki lanaren egilea), Vicente Goikoetxea Errasti (1854-1916) (musika sakroaren egilea, XX. mendeko polifoniaren berritzailetzat hartua), Ibarran badago haren oroimenez eraikitako monumentu bat, Gabriel Jauregi Uribarren (1895) (euskarazko obra askoren egilea), Sabin Salaberri musikaria.
Jaiak uztaileko lehen asteburuan izaten dira, Patroia San Martin bada ere (azaroak 11). Azaroan ere hainbat ekitaldi egiten dira. Bertako produktuen azoka egiten dute urriaren azken larunbatean.

Ibarrak 4 auzo ditu:

  • Arraga, baserri ikusgarriak daude bertan, oso sakabanatuak. Lehen San Pedro ermita zegoen lekua (erromeria ekainaren 29an) interes arkeologikoko eremu izendatu dute. Badago sagardotegi-erretegi bat urte osoan zabalik egoten dena, sagardoa bertan egiten dute eta inguru natural ederrean dago.
  • Eguzkierripa, hemen dago Maskariano baserria, haranean dagoen zaharrena (1454. urtea).
  • Zalgo eta Errotabarri dira beste bi auzoak.

 

  • delicious Bookmark on Delicious
  • digg Digg this post
  • facebook Recommend on Facebook
  • reddit share via Reddit
  • stumble Share with Stumblers
  • twitter Tweet about it
  • rss Subscribe to the comments on this post
  • Nola iritsi
  • Historia eta ondarea
  • Seme alaba kuttunak
  • Datu estatistikoak
  • Aramaioko auzoak
    • Ibarra
    • Arexola
    • Azkoaga
    • Barajuen
    • Etxaguen
    • Gantzaga
    • Oleta
    • Untzila
    • Uribarri
  • Komertzio eta zerbitzuak
  • Jaiak
  • Aramaioko argazkiak eta bideoak
  • Argitalpenak
  • Natura bizi
  • Mapak
  • Link interesgarriak

Aramaioko Udala

Bizente Goikoetxea Plaza, 1
Aramaio, Araba.
Tel.: 945 445 016
E-mail: udala@aramaio.eus

Lege oharra
Cookien politika
Pribatutasun Politika
2018 © Aramaioko Udala

  • follow:follow:
  • RSS RSS
Login

Lost your password?

Reset Password

Log in

Gure webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookien politika onartzen duzula ulertuko dugu.OnartuHirugarrenen cookie-ak baztertuPribatutasun Politika
Revocar cookies