Uribarri
San Esteban elizak dorre barrokoa du, eliz atari errenazentista eta erretaula nagusi neoklasikoa.
Marixekako Andre Mari ermitako Ama Birjina (1981) Albina ermitatik ekarria da.
Uribarriko jaiak abuztuaren 3an izaten dira (San Esteban), abuztuaren 24an Zubietan (San Bartolome) eta uztailaren 25ean Gureian (Santiago).
Gainera iraileko lehen igandean Marixeka ermitara erromeria egiten da eta uztaileko 2. igandean San Kristobal ermitara.