«Hitzak mendietan» ekimena jarri du martxan Txirritolak

Txirritola euskara elkarteak «Hitzak mendietan» ekimena jarri du martxan. Urrian hasi eta azaroaren 22a bitartean luzatuko da.

Metodologia hauxe izango da:

  • Mendi tontorretan (buzoietan) koaderno txiki bat egongo da eta bertan istorio baten hasiera.
  • Mendi tontorrak: Muru, Tellamendi, Orixol, Jarindo eta Asentsio.
  • Nahi duenak idatzitakoari jarraipena emateko aukera izango du eta zatitxo bat edo esaldi bat idatzi.
  • Horrela, istorio kolektiboa sortuko dugu.
  • Ekimena bukatzen denean, elkarteak erabakiko du nola publikatu.

Albiste gehiago →