Bihar
“Folk zale talde bat” bezala aurkezten dute euren burua; beste talde batzuetan ibilitakoak dira kide gehienak, eta oraingo proiektuarekin zeltiar folk dantzak eta abestiak jotzen dituzte, Galiziatik hasi, kantaurialdeko lurraldeetatik pasa, Bretainiara, eta Irlandaraino joanaz, Italiako dantzaren bat ere joz. Eurek sortutako abestiak ere jotzen dituzte tartean.
Gaita, whistles, txirula, biolin, perkusio, gitarra, ukelele eta ahotsez sortutako doinuak dira Krisketakoek egiten dituztenak.
Esan bezala, bihar izango da, arratsaldeko 8etatik aurrera.